Onintza Enbeita
BIRA

Zientzia

2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berdin du zein arlotan zaren aditua, edo ze gai aukeratu dituzun zure ikasketa prozesuan. Seguruenetik erraz lotuko dituzu Newton grabitatearekin, Darwin garapen eredu konkretu batekin eta Einsten erlatibitatearekin; ezaguna egingo zaizu Pitagoras izeneko norbaitek teorema bat asmatu zuela duela milaka urte, eta poztu egingo zara Edisonek edo bere ordainpeko talde batek bonbilla asmatu zuelako. Zure lanerako nahitaezkoak ez badira ere, inoiz bururatuko zaizu ea zer pentsatuko luketen Antonio Meuccik edo Alexander Graham Bellek egungo telekomunikazioez.

Zailago egingo zaizu eta zaigu, ordea, Hedy Lamarr eta wifia lotzea, edo Letitia Geer eta xiringa, edo Mary Anderson eta kotxeko kristala garbitzekoa, edo Stephanie Kwolek eta Kevlarra, edo Ada Lovelace eta programazio informatikoa, edo Rosaline Franklyn eta DNAaren egitura, edo Helen Free eta txiza analizatzeko paperezko tirak, edo Gerturde B. Elion eta leuzemia.

Agian norbaitek esango du gizonezkoek gauza garrantzitsuagoak asmatu dituztelako gertatu dela emakume zientzialariez ahaztea. Agian, esan beharko zaio nobel sari bi irabaztera iritsi zen lehen pertsona emakume bat izan zela. Eta gizonek asmatu dituzten gauzen gainean informazio gehiago egotea kasualitatea ez den bezala, hori ere ez zela kasualitatez gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.