andoni egana
HITZ ETZANAK

Hiztegia

2021eko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiarrak laugarren zihoazen. Herbehereetakoak hirugarren. Olinpiar Jokoetako emakumezkoen estropada binaka. Telebista espainiarrean ohiko esatariaren laguntzaile emakume bat. Berria zen lantegi horretan. Urduri zegoela antzematen zitzaion. Eta halako batean hala bota zuen: «Bi lehenengoak oso urruti daude, baina nik uste dut hirugarren doazenak harrapatuko ditugula, zerak... neandertalak». Esan orduko ohartu zen. Barkamena eskatu zuen. Jakinaren gainean zegoen nonbait orain «holandesas» ezin dela esan eta, «nederlandesas» edo esaten hasita, tronpatu egin zen.

Olinpiar Jokoak. Emakumeen errepideko txirrindularitza proba. Inondik ere espero ez zen txirrindulari bat, Anna Kiesenhofer, proba irabaztear da. Hasiera-hasieratik sartu da ihesaldi batean eta buruan bukatu behar du. Esataria, gizonezkoa, ez da berria eta ez dago bereziki hunkitua. Austriarraren balentriaren berri ematen hasita, gazteleraz, bazuen hainbat esamolde eskueran: «Auténtica hazaña», «verdadera heroicidad»... Baina beste bat hautatu zuen: «Gran machada». Ez zuen deus zuzentzeko premiarik sentitu. Ez zuen barkamenik eskatu.

Gaur, estropadan esatari izan zenak hanka sartu izanaren harra ibiliko du barruan. Txirrindularitza esatariak, aldiz, arra baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.