Euskal Elkargoak Euskaraldirako ariguneak identifikatuko ditu

Euskaraldia kari, Euskal Herri osoan sortuko diren batzordeak eta dinamikak iraunarazten entseatu nahi dute aurtengo aldian

Euskaraldiaren aurkezpena, atzo arratsaldean, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU.
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Aurten bai. Aurten, baldintza egokietan eginen da Euskaraldia. Lehen urtea «arrakastatsua» izan zela erran du Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, eta, duela bi urte, egunerokoa osasun egoerak baldintzatua zuen garai haietan, Euskaraldia egitea lortzea bera izan zela«arrakasta». Aurten, lehen urteko oihartzun soziala kausitu nahi dute, eta Euskal Herri osoan sortuko diren batzordeak eta dinamikak iraunaraztea hartu dute helburu. Orain dela egun batzuk Bilbon Euskal Herri osorako aurkezpen ekitaldia egin ondotik, Ipar Euskal Herriko hedabideen aitzinean aurkeztu zuten atzo azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen den ariketa soziala.

Aurten ere Ipar Euskal Herriko instituzioen babesa izanen du Euskaraldiak. Berrogeina mila euroko laguntza eman dute EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Hirigune Elkargoak. Horrez gain, Antton Kurutxarri Hizkuntza Politikarako lehendakariordeak erran du elkargoan ariguneak identifikatzen ari direla, «kanpora eta barnera begira».

Erabileraren erronkaren garrantzia azaldu du Amets Laedjusan Euskal Konfederazioko kideak. «Espazioa hartu behar dugu, euskaraz bizi eta biziarazi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.