SINATZAILEAK

2015eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Jose Mujica. Uruguaiko presidente ohia eta senataria. MLN-T gerrilla mugimenduko kide izan zen eta hamahiru urtez egon zen preso.

Fernando Lugo. Paraguaiko presidente ohia eta senataria.

Jose Manuel Zelaya. Hondurasko presidentea hiru urtez, 2009ko estatu kolpean kargutik kendu zuten arte. Parlacen Erdialdeko Amerikako Parlamentuan ordezkari da egun.

Desmond Tutu. Apartheid-aren aurkako artzapezpiku hegoafrikarra. Bakearen Nobel sariduna.

Adolfo Perez Esquivel. Bakearen Nobel sariduna Hego Amerikako diktadura militarraren aurka eginiko lanarengatik.

Angela Davis. Irakaslea. AEBetako Alderdi Komunistako aurpegi ezagunenetako bat. Afroamerikarren eskubideen aldeko aktibista eta Pantera Beltzen gertukoa.

Gerry Adams. Irlandako Sinn Fein alderdiko presidentea eta Ostiral Santuko akordioetako protagonistetako bat.

Harold Good. Irlandako Eliza metodistako presidentea. Alec Reid apaizarekin batera IRAren armagabetzea ikuskatu zuten bi lekuko independenteetako bat izan zen.

Mairead Maguire. Ipar Irlandako Women for Peace erakundeko fundatzaileetako bat izan zen. Bakearen Nobel saria jaso zuen taldeak.

Ahmed Kathrada. Hegoafrikarra, apartheid-aren aurkako mugimenduaren liderretako bat izan zen eta Mandela presidentearen kontseilari izan zen.

Nora Morales de Cortiñas. Argentinako Madres de la Plaza de Mayo-ren fundatzaileetako bat.

Cuauhtemoc Cardenas. Mexikoko Distrito Federaleko gobernuburu izandakoa. Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren fundatzaileetako bat eta Internazional Sozialistaren ohorezko presidentea.

Lucia Topolansky. Uruguaiko senataria.

Leyla Zana. Lehenengo emakumea Turkiako Parlamentuko kide izaten.

Leila Khaled. FPLP Palestinar Kontseilu Nazionaleko eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko kidea.

Ken Livingstone. Erresuma Batuko parlamentuko kide ohia.

Helmuth Markov. Europako Parlamentuko kide ohia, Alemaniako Brandenburgoko eskualdeko lehen ministrordea izandakoa.

Pierre Galand. Belgikako senatari ohia eta Torturaren Aurkako Munduko Erakundearen lehendakaria da.

Gershon Baskin. Israel eta Palestina arteko gatazkaren konponbidearen aldeko ekintzailea.

Joao Pedro Stedile. Brasilgo MST Lurrik Gabekoen Mugimenduko koordinatzaile nazionala.

Brasilen nekazaritza erreformaren defendatzaile sutsua da.

Carmen Lira. Mexikoko La Jornada egunkariko zuzendaria.

Slavoj Zizek. Filosofoa. Ljubljanako eta New Yorkeko unibertsitateetan irakaslea.

Tariq Ali. Idazlea eta zinema zuzendaria.

Fermin Muguruza. Musikaria eta kultur eragilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.