Nuklearren eraikuntza bizkortzeko lege proiektua aurrera doa Frantzian

Gobernuak 2023 hasierarako onartua nahi du legea, eta gaur aztertuko dute Ministroen Kontseiluan. Sei erreaktore berriren eraikuntza iragarri du Macronek, eta zortzi gehiagorako azterketak

Choozeko (Ardenak, Ekialde Handia) bi erreaktore nuklearrak, artxiboko irudi batean. JULIEN WARNAND / EFE.
Irune Lasa.
2022ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean zabaldu zen eztabaida publikoa Frantzian erreaktore nuklear berriak eraikitzeko programari buruz, Eztabaida Publikorako Batzorde Nazionalak hartara deituta. Lau hilabete iraungo du debateak, 2023ko otsailera arte. Bitartean, lehen EPR 2 erreaktoreen eraikuntza bizkortzeko lege proiektua abiada bizian doa erakundeetan, eta gaur bertan aztertuko dute Ministroen Kontseiluan.

Emmanuel Macronek joan den otsailean berretsi zuen nuklearren aldeko apustua, Belfortenegindako hitzaldian (Borgoina-Franche-Comte). Haren arabera, Frantziak ezin du argindar hornidura ziurtatu soilik iturri berriztagarrietatik, eta nuklearra ezinbestekoa da trantsizio energetikorako. «Aditu bakar batek ere ez du esaten posible dela. Errealitateak, kontrara, erakusten digu aldi berean bi oinarri behar ditugula [berriztagarriak eta nuklearra]. Ekologikoki eta ekonomikoki egokiena da», esan zuen.

Presidenteak hitzaldi hartan aipatutako sei erreaktore berriak jasotzen ditu lege proiektuak.EPR2 motakoak izango dira, eta dagoeneko existitzen diren zentral nuklearretan edo haietatik gertu eraikiko dira. Horretarako tramiteak bizkortzeko dator lege berria, prozedura administratiboak erraztera, besteak beste hirigintzari lotutakoak eta espeziebabestuen ingurukoak.

Sei erreaktore berrietatik bi lehenak Penlyn (Normandia) eraikiko lirateke, dagoeneko bi erreaktore dituen zentralean. Haiek egiteko lanak 2027. urtean bost urteko agintaldia amaitu aurretik abiatu nahi ditu gobernuak, 2035. urte ingururako martxan izateko.

Ministroen Kontseilura iritsi aurretik, lege proiektua Trantsizio Ekologikorako Kontseilu Nazionaletik pasatu da, non hitza baitaukate naturaren babeserako elkarteek, tokiko erakundeek, sindikatuek eta enpresaburuek. Haien artean, gobernuz kanpoko erakundeek gogor kritikatu dute legea aztertzeko gobernuak eman dien epe txikia, hiru aste soilik. Eta baita prozedura ere. Kontseiluaren ustez, ez da zuzena legea aurkeztea oraindik ez direnean amaitu gai horri eta energiari eta klimaren programari buruzko eztabaida publikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.