2018: ETAren desegite agirian, ahotsetakoa
ETAk publikoki 2018ko maiatzaren 3an jakinarazi zuen betiko amaitu zuela ibilbidea, adierazpen bat plazaratuta.Audio grabazio batean, Josu Urrutikoetxea izan zen agiria irakurri zuten laguneko bat. Sasian zegoen orduan. Marixol Iparragirre euskal presoak ere leitu zuen —Frantziako espetxe batean zuten orduan; egun, Espainiako batean—. Frantziako Poliziak iazko maiatzaren 16an atxilotu zuen Urrutikoetxea, Alpeetan, Sallanchesen. Dei Auzitegiak libre utzi zuen joan den uztailaren 29an, baldintzapean —30ean atera zen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu