Irudia. Gasteiz

«Galdutako eskubideak» jomugan

DAVID AGUILAR / EFE.
2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Atzo hasi eta gaur bukatuko du hamabigarren kongresua EAEko CCOOk. Ez da aldaketarik izango buruzagitzan, Loli Garciak jarraituko baitu idazkari nagusi. Garciak berak azaldu du sindikatuen asmoa dela azken urteetan «galdutako eskubide kolektiboak berreskuratzea», eta, aldi berean, «gizartearen kohesiorako eskubide berriak lortzea». CCOOk berreskuratu nahi dituen eskubideen artean leudeke 2012ko eta 2013ko lan erreformek kendutakoak. «Hainbesteko mina eragin duten» erreforma horiek «behingoz» bertan behera uzteko exijitu dio gobernuari Unai Sordo Espainiako CCOOko buruak (irudian).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.