Irudia. Baiona

Protesta artean hasi da baxoa berriz ere

GUIILAUME FAUVEAU.
2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxan da baxoa Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleentzat: unibertsitatera joateko azterketa. Urteroko eran, protesta artean hasi dute proba Seaskako ikasleek: salatu dute aurten ere ezingo dituztela euskaraz egin azterketako proba gehienak, eta, hortaz, ikasketak egin ez dituzten hizkuntzan egin beharko dutela etsamina. Bi proba egin ditzakete euskaraz: Geografia-Historia eta Matematika. Seaskak ohartarazi du «borondate politikoa» falta dela gainerakoak ere euskaraz egin ahal izateko. «Ez dago aparteko oztoporik, ez euskaraz egiteko, ezta zuzentzeko ere». Dozenaka ikaslek egin zuten protesta atzo Baionako Bernat Etxepare lizeoan, azterketa artean. Baxoan bakarrik ez, brebeta azterketan ere gisa bereko egoera dute Seaskako ikasleek: irakats-hizkuntza ez duten hizkuntzan egin behar proba. Datorren astean da brebeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.