GAKOAK

2016ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Jaurlaritzaren presoen gizarteratze eta integraziorako dekretu proiektuaren ardatzak:

1. Borondatezkoa. Nahi duen presoa atxikikolitzateke egitasmora. EAEn jaiotakoa edo bizitakoa izan beharko du. Gizarteratzeko arloan, «terrorismo delituagatik» zigortutako presoa izan behar da. Integraziorakoan, euskal presoa nahiz soziala.

2. Baldintzak. Presoak gizarteratzeko prozesua jarraitzeko baldintza batzuk bete beharko ditu: «Egindako delitutik urruntze kritikoa, biktimei egindako kaltearen aitortza, eta bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa» azaldu.

3. Aholku batzordea. Gizarteratzeko ibilbide hori egin nahi duten euskal presoei laguntzeko aholku batzorde bat sortuko luke Jaurlaritzak, eta presobakoitzaren txosten bat egingo luke batzordeak.

4. Txostena espetxe tratamenduari eta zaintza epaitegiari. Aholku batzordearen txostenean oinarrituta, Jaurlaritzak irizpen bat helaraziko die Espainiako Estatuko espetxeko tratamendu batzarrari eta espetxe zaintzako epaitegiari. Presoak bere txostena erabili ahal izango luke «peritu froga» gisa, onurak lortze aldera.

5. Integrazioa. Edozein presori edo preso ohiri gizarte laguntzajasotzeko zerbitzua emango lioke Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.