Laguntzaile izateko deia, 'bakearen artisauen' eskutik

2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Gaurdanik, laguntzaile kopuru handiena bilatzen dugu, jadanik historikoa den egun horren antolaketan eta ongi igarotzean parte hartzeko». Dei horixe egin dute bakearen artisauek beren webgunean —Artisansdelapaix.eus—.

Bakearen artisauen webgunera sartuta eman daiteke izena laguntzaile izateko, datu batzuk beteta. Apirilaren 8rako ez ezik, bezperarako ere aurreikusi dituzte lanerako txandak.

Ostegunean ohar bidez jakinarazi zutenez, Baionatik kanpoizango dira «armagabetze operazioak», eta 15:00etan izango da mobilizazio nagusia. Ekitaldi hori «masiboa» izatea nahi dute, «gatazkaren alde guziek pairatu dituzten sufrimenduen errespetuan» oinarritua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.