ELAko idazkari nagusiaren aburuz, ezin da berriz gertatu 2008ko krisian gertatukoa. «Oso presente daukagu zer-nolako aberia egin zitzaigun, eta ezin da hori errepikatu». Mitxel Lakuntzak mezu zuzena igorri nahi izan die gobernuei: «Datorkigunari ezin zaio aurre egin pilotu automatikoarekin».
ELAk Benetako irteera batproposamen politikoa aurkeztu zuenatzo, azalduz «sakoneko aldaketa baterako garaia» dela. Oraingo honetan, ELAko buruaren ustez, «hiru krisi ezberdini egin beharko diegu aurre: osasun krisiari, larrialdi sozialari eta krisi ekonomikoari». Sindikatuko buruak uste du gobernuek aurreko krisitik ikasi eta garbira pasatu beharrekoak dituztela hori konpontzeko, «baina ez daude horretan».
Lakuntzak garbira pasatu beharreko hainbat puntu ikusi ditu: «Sektore publikoaren garrantzia begi bistan gelditu da; hor daude gizartearen defentsa kolektiboak, eta sistemak horrelakoei aurre egiteko gaitasuna indartu beharko da, besteak beste funtsezko sektoreetako langileen aitortza sozialetik aitortza politikora pasatuta». Zaintza, zahar etxeak publiko bihurtzea, globalizazioa eta enplegua dira proposamenaren beste zutabeetako batzuk.
Zerga sistema
Lakuntzak uste dugarai honetako eztabaida zentrala izango dela zerga sistemarena. «Bi bide izango dira: murrizketen bidea hartzea, edo zerga sistemaren bidezkoa izatea». Ikuspegi horrekin, Europako batez besteko presio fiskala gogoan, gogoratu nahi izan zuen «hemen enpresei eta kapitalari eskatzeko tarte handia dagoela, zortzi punturen aldea». ELAko buruaren arabera, beraz, «administrazioek enpresen etekinei, ondareei eta kapitalari begira jarri beharko lukete».
Horregatik, kezkatuta azaldu zen Lakuntza, «ikusi dugulako zer egin duen Bizkaiko Ogasunak, edo entzun ditugulako Unai Rementeriak eta Joseba Egibarren gisako politikariek esaten dituztenak, nolabait ere iragarri dutelako murrizketen beharra». ELAko buruzagiarentzat, «oso kezkagarria da ikustea gure gobernua, gure aldundietako batzuk patronala baino eskuinerago kokatzen direla».
Confebasken proposamenaz, ostiralean agiriaren aurkezpenean esandakoa errepikatu zuenLakuntzak. «Haiek ere onartzen dute hemen ez dagoela beste biderik. Oso adierazgarria da».
Confebask patronalak, kopuru zehatzetan sartu gabe, emendatzeak proposatu ditu errentaren gaineko zergan, sozietate zergan eta jokoaren gaineko zergan. Aldi baterako igoera izango litzateke, Jaurlaritzak hartu beharko duen zorra pagatzeko.
ELAk, berriz, kopuruez hitz egin du. Azpiegitura handietarako gastua gastu sozialera bideratzeaz eta zorpetzeaz gain, diru sarrera handitzeko bi zergatan aldaketak egitea nahi du ELAk: sozietate zergan eta aberastasunaren gaineko zergan.
Emendatzeak
Sozietateen gaineko zergan kenkariak kentzea litzateke neurrietako bat. Beste aldaketa bat ere proposatu dusindikatuak zerga horretan: enpresen iazko etekinen gaineko zergaren %20ko emendatzea jartzea. Bi neurri horiekin, ELAren kalkuluen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.750 milioi euro bilduko lirateke, eta Nafarroan, 400 milioi euro.
Ondarearen, aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergetan ere emendatze progresiboak proposatu ditu sindikatuak, %1etik %10erainokoak. Horien bidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.000 milioi euro bilduko lituzkete ogasunek, eta Nafarroan, 500 milioi euro.
Leuntze fasea
Lakuntza kritiko agertu zen, berriz ere, azken asteetan Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketarekin. «Huts egin dute lehentasunak ezartzerakoan, hauteskundeak eta interes ekonomikoak osasunaren gainetik jarrita. Denbora gutxian hutsegite gehiegi egin dira».
ELAko buruaren ustez, besteak beste, hori gobernu ereduaren ondorioa da. «Behin eta berriz salatu dugu: gobernu honek ez du inor entzuten, patronala ez bada».
Koronabirusa
ELA:«Datorkigunari ezin zaio aurre egin pilotu automatikoarekin»
'Benetako irteera bat' proposamen politikoa aurkeztu du ELAk. Uste du Jaurlaritzak «denbora gutxian hutsegite gehiegi» egin dituela. Emendatzeak nahi ditu sozietate eta ondare zergetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu