ETAren desegitearen lehen urteurrena (II). Bukaeraren kronika

Foro Sozialaren iritziz, gizarte zibilari dagokio «korapiloen konponbidea»

Erredakzioa
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Urtebete beteko da gaur ETA desegin zela, eta, aurreneko urteurrenari lotuta, gogoeta plazaratu du Foro Sozial Iraunkorrak ohar baten bidez. Bertan nabarmendu du gizarte zibilaren garaipena izan zela hura, «ezinezkoa zirudiena ahalbidetu zuelako». Foro Sozialaren iritziz, baina, oraindik ere badira askatzeke dauden korapilo batzuk, eta gizarte zibilari dagokio horiei irtenbide bat ematea ere. «Gizarte zibilak, etorkizunari begira, oraindik askatzeke dauden korapiloen konponbidea ahalbidetu behar du. Hori baita berriro ez gertatzeko dagoen berme bakarra», esan du, oharrean.

Gainditzeko geratzen diren oztopoak ere zerrendatu ditu Foro Sozialak: indarkeria mota guztietako biktimek duten egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea aitortzea; salbuespenezko espetxe politikak amaitzea; eta memoria bateratzailearen norabidean urratsak egitea, pairatutakoa ahaztu gabe, giza eskubideetan eta bakean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko helburuz.

Baikor agertu dira Foro Sozialeko kideak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzei dagokienez ere: «Herritarrek elkarrizketa lasaia eta adostasunak lehenetsi dituzte».

Desegite fasearen berrosaketa

ETAren «azken idazkia»

David Pla: «ETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua»

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.