Bost puntu nazioartetik

2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gatazka konpontzeko bost puntuko ebazpenaren berri eman zuten atzo nazioarteko konferentziaren ostean. Hemen bost puntuak:

ETAri. ETAri deia, bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko.

Frantziako eta Espainiako gobernuei. ETAk adierazpen hori egingo balu «gatazkaren ondorioez soilik» erakunde armatuarekin negoziatzeko deia.

Biktimen aitortza. Biktima guztien aitortza eta adiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak egiteko eskaera.

Elkarrizketa politikoak. Politika gaiez hitz egiteko eskaera «eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei». Hori «herritarrei kontsultatuz» egin beharko litzatekeela diote, eta hirugarren parteek lagundu dezaketela.

Jarraipen Batzordea. Emandako aholkuak bideratzeko eta burutu daitezen laguntzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prest agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.