ADIERAZPENA

2014ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa

Gatazkaren konponketa Frantziaren parte hartzea beharrezkoa izanik, gobernuak ETArekin elkarrizketaren parte izanbehar du. Hasieran, maila pribatuan. Aurrerapauso nabarmenak emanak direnean, maila publiko batera pasa daitezke. Ondokoak aipa daitezke:

Esparru juridikoan eta gizaeskubideak errespetatuzhar daitezkeen neurriak:

—Presoen hurbilketa, elkartzea eta eskubideen salbuespenik gabeko aplikazioa.

—Baldintzapeko edo behin-behineko askatasun neurriak ukan ditzaketen pertsonen libratzea; eri diren edo kondena bukatzear dutenenak ere bai.

—Presoen gizarteratze plan bat. Erakundeek apailaturik.

Adostasun politikoa etaesparru juridiko berria eskatuko duten neurriak:

—Baldintzapean aske uzteko neurririk eska ez dezaketenen askapenerako baldintzak.

—Errefuxiatuek bizilekua libreki hautatzeko eskubidea.

—Prozedura polizial eta juridikoak gelditu etakideen aurka.

—Delitu politikoen kentzea euroaginduaren aplikaziotik.

—Euskal gatazkako kasuetan euroaginduen aplikazioan derogazio sistema bat sortzea.

—Epe luzean, amnistia legea.

ETAren jardun armatuaren bukaerari lotutako neurriak. Nazioartearen kontrolpean Frantziako Gobernua-ETA akordioa, Frantzian ETAkoazpiegiturak nola desegin eta desarmatzeko baldintza eta egin moldeen definitzeko.

Gatazkaren ondorioaketa adiskidetzea

Egia eta adiskidetzerako talde bat sortu, gatazkako gertakariak argitzeko, biktima guztien sufrikarioaz ezagupen orokorra bermatzeko eta ordaintze bide ezberdinen definitzeko (soziala, ekonomikoa…). Gobernuen engaiamendua nahitaezkoa izanen da.

Frantziako Euskal Herriaren esparru instituzionala

Lurralde kolektibitatearen proposamenak adostasun politiko zabala eta gizartearen inplikazio azkarra lortu ditu. Hala, Frantziako Euskal Herriari esparru instituzional berezi baten ematea bake iraunkorra bermatzeko baikorra izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.