« Orain, arazo humanitario eta politiko bat da. Aski urte pasatu dira bortizkeria amaitu denetik; biktimengatik interesa gaitezen orain. Gizarteari dagokio bakea bere esku hartzea. Estatuek hori lagundu dezakete»
Pierre Joxe
Frantziako Barne ministro ohia
«Elkartu ginenetik, lau urte pasatu dira, eta frantziar eta espainol estatuek ez digute kasurik egin. Ezin da horrela segitu. Bakea besteen ikuspegi ezberdinaren onartzea da, eztabaida onartzea»
Jean-Jacques Lasserre
Senatari zentrista (MoDem)
«Gaur, terrorismoaren bi biktimak elkartzen gara, eta ez dut ulertzen zergatik GALen biktimek ez duten ETAren biktimen ezagutza berdina ukan»
Roberto Manrique
ETAren indarkeriaren biktima
«Anaiaren galtzea egunero heldu zait gogora. Min horren onartzea zaila da, baina beharrezkoa da aske sentitzeko. Borrokatzeko gogoa beti daukat; ez zerbaiten aurka, baizik zerbaiten alde»
Axun Lasa
GALen indarkeriaren biktima
«Ezin ditugu biktimak bake prozesu batean parte hartzera behartu. Baina biktimek oroitarazten digute nora ez dugun atzera egin nahi»
Brandon Hamber
Ikerlaria
«Politikariei esan nahi diet: gerra postura hori utz ezazue; hemen diren euskal hautetsiek bezala egin ezazue, eta elkarrizketan sartu»
Gabi Mouesca
Iparretarrakeko kide ohia
«Irlandan, presoen egoeran akordiorik ez baitz izan, ezin izango zen pentsatu beste akordiorik lortuko genuenik beste alor batean»
Brian Currin
Abokatua eta HNTko kidea
«Bake prozesu batean, ezin da ezer pasatu ez balitz bezala jokatu, eta ezin da alderdi baten egia sinistu. Irabazteko gogo guziak abandonatu behar dira. Bake prozesu batean, ez dugu ezer ahazten; usatzen gara, besterik ez»
Michel Tubiana
LDHko ohorezko presidentea
«460 euskal preso badira, baina ez dezagun ahantzi zenbaki bakoitzaren gibelean biktima bat badela, trauma bat, beretzat, bere familiarentzat. Eta ez dira erbesteratuak ahantzi behar»
Raymond Kendall
Interpoleko idazkari nagusi ohia
ESANDAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu