Jada Euskal Herriaren inguruko espetxeetan daude Espainiako Estatuan dauden euskal preso guztiak, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak adierazi du ez duela «normalizatu» nahi egoera hori: «Urruntze eta sakabanaketa politika benetan desagertuko da preso guztiak Euskal Herrian daudenean». Espetxe politika normaltzea da, hain justu, Sarek eskatzen duena: salbuespen politikak etetea. Atzo Donostian egin zuten agerraldian oroitarazi zutenez, hain zuzen, oraindik ere preso anitzi ez diete lege arrunta aplikatzen: 64 euskal preso baino ez daude Euskal Herrian —euskal preso guztien %32—, eta soilik hamar pasatu dituzte hirugarren gradura —euskal presoen %5—.
Hori aldatzea nahi du Sarek, eta, horretarako, manifestazio batera deitu du urriaren 23rako, Donostian. Eusko Jaurlaritzak urriaren 1erako eskuratu beharko luke espetxe eskumena, eta, beraz, eskatu diote «aldaketak errealitate» bihurtzen has dadila. Bide horretan «indarrak bikoizteko» deia egin du presoen aldeko mugimenduak: «Bulegoetako aldarrikapenak kalean presentzia aktiboa izatearekin uztartu behar ditugu».
Presoen «etxerako bidean» indarrak bikoizteko deia egin du Sarek
Eusko Jaurlaritzak urrirako izanen du espetxe eskumena, eta, ordurako, «aldaketak» nahi lituzke. Protesta eginen dute urriaren 23an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu