CCOOk ere bat egin du, agerraldian egon ez arren

2017ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Deigarria izan da CCOO agerraldian ez egotea, are gehiago kontuan hartuta UGTk parte hartu duela. Foro Sozialeko Agus Hernanek argitu du «ez dagoena ez etortzeko arrazoiak» ez duela zerikusirik adierazpenaren edukiarekin.

Hernanen hitzak berretsi ditu geroago CCOO sindikatuak, ohar baten bidez. Esan dutenez, sindikatuak «erabateko sintonia eta adostasuna» du agirian agertzen diren edukiekin, eta beharrezkoa deritzo gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeari «legeak jasotzen duen gisan», baina uste du «batasun sindikala iradokitzen duten antzezpenetatik» harago joan behar dela, kontuan izanik «ezinezkoa» izaten dela batasun irudi hori ematea «langileen lan baldintzak hobetzeko garrantzitsuak diren kontuetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.