Egoera desberdina da Nafarroan. Gobernuak duela bi aste aurkeztu zuen datorren ikasturterako kontingentzia plana, eta ordutegiak eragin zuen jakin-minik handiena. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok azaldu zuenez, eskolak goizez soilik emango dituzte aurrerantzean ere, «osasun agintariei horrela izan behar duela irizten zaien artean». Beraz, zabalik utzi zuen ikasturteak aurrera egin ahala ordutegiak aldatzeko aukera: «Hilabeteko epea egongo da ikastetxeetako ordutegiak berme batzuekin berriz antola daitezen». Urriko lehen hamabostaldian edo Gabonen ondorengo lehen hamabost egunetan ezar litezke aldaketak.
Datorren ikasturtea buruan
Datorren ikasturtea antolatzeko lanean ari dira erakundeak. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esana da «bide propioa» egingo dutela horretarako, baina Espainiako Gobernuak erkidegoei aurkeztu zien proposamenaren hainbat neurri aintzakotzat hartzekoak izan daitezkeela. Bertan jasotzen denez, esaterako, Haur Hezkuntzan ikasturte bereko haurren arteko jardunak baimenduko dira aire zabalean. Gimenok iragarri duenez, Nafarroako Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute maskararik jantzi beharko jolaslekuan egoteko, eta ikastetxeei CO2