Euskal Eurohiriak sustatutako lehen kultur magazina estreinatuko du gaur Kanaldudek: In-Flux. Bazter guzietatik etorritako artisten eta zientzialarien unibertsoan murgiltzea proposatzen du saioak, beren proiektuak Eurohiriaren «lurralde zabal horretako harrera-egituretara zabaltzeko». Sei atal izango ditu magazinak, bakoitza 26 minutukoa, eta bakoitzean lau potreta eginen dituzte. In-flux-ek sorkuntzaren eta ikerketaren bidea agerian utzi nahi du laborategi gisa. Kanaldudek 20:30ean emango du estreinaldiko atala.
Annabelle Basurko errealizadoreak eta Marc Fayek sortu dute proiektua, Novanima elkartearen bidez. Hizkuntza asko entzungo dira ataletan. Era berean, Nafarroako Arena Comunicación eta Bizkaiko Marmoka Films ekoiztetxeek parte hartuko dute. France3k ere eskainiko du saioa, Noa atariaren bidez.
Eurohiriaren lehen magazina, Kanalduden ikusgai gaurtik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu