EITB Podkast atariak Dodoa haurrentzako podcasta estreinatuko du astelehenean, eta, larunbatera bitartean, egunean atal bat sareratuko dute. Kantuaren eta entzumenaren bitartez irudimena lantzea du helburu saioak, musika zaletasuna piztearekin batera. Iazko urrian, Iñigo Astiz idazle eta BERRIAko kazetariak eta Jabier Muguruza musikariak Dodoa diskoa aurkeztu zuten. Eta, hain zuzen ere, disko horretako sei kanta entzun ahalko dira podcastean. «Lehenbizi, solasaldi bat egongo da Muguruzaren eta nire artean», azaldu du Astizek. «Hainbat gairi buruz arituko gara. Galderak egingo ditugu, baina soluzio argirik eman gabe». Lehen atalean, adibidez, Astizek galdetuko dio Muguruzari: «Zertarako dira kantak?». Idazleak zera dio: «Itxaropena dugu haurrek ondo pasatuko dutela, eta helduek barre algararen bat egingo dutela».
Haurrentzako 'Dodoa' podcasta, datorren astean EITBn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu