Oraingoz, EBren funtsen 500 milioiren kudeaketa bermatu du Jaurlaritzak

EBk hil honen hasieran banatuko ditu Next Generation planaren lehen diruak. Aurten, Madrilek erkidegoen esku utziko du diruaren %55

Iker Aranburu.
2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Aurki hasiko da Europako Batzordea Next Generation funtsen banaketarekin. Litekeena da lehen milioi euroak aste honetan bertan iristea beren suspertze eta inbertsio planak onartuta dituzten estatu kideetara. Gobernu zentralek jasoko dute dirua, eta gero haien esku egongo da gastatzea eta beren menpeko erakundeekin partekatzea. Espainiako Gobernuak aurten 19.000 milioi euro inguru jasoko ditu Bruselatik, eta agindu du horietatik %55 autonomia erkidegoen esku utziko dituela, 10.500 milioi gutxi gorabehera.

Diru horren banaketari buruz hitz egiteko konferentzia telematikoa izan zuen atzo Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak autonomia erkidegoetako sailburu ekonomikoarekin. Ministroak adierazi zuen dagoeneko erabakita dagoela diruaren hiru laurden, 7.230 milioi euro, nora joango diren.

Konferentzia horretan parte hartu ondoren, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak ziurtatu zuen bere gobernuak ia 500 milioi euro dituela bermatuta. Hiru urtean jaso beharreko dirua da hori, eta Gasteizko gobernuak berak kudeatu beharko du haren banaketa. Madrilera bidalitako Euskadi Next planean, berriz, Jaurlaritzak 6.400 milioi euro eskatu zituen bere proiektuetarako.

Azpiazuk gaineratu zuenez, irailetik aurrera jakingo dute gehiago diruaren banaketari buruz.

Nafarroako Gobernuak ez zuen daturik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.