Estrasburgoko helegiteak direla eta, Espainiak agindu du 106.000 euro pagatzeko

Estrasburgok atzera bota dituen 23 kasutan kostua ordainarazi diete estatuaren indarkeriaren biktimei. Jaurlaritzak dio diru sail bat emana duela

Estatu indarkeriaren biktima batzuei egindako omenaldia, Tolosan. G.A. / FOKU.
Irati Urdalleta Lete.
2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Egiari Zor fundazioak eman du datua: estatuaren indarkeriaren biktimak izan, Estrasburgora joeta helegitea onartua izan ez zaienen 23 kasutan, biktimek berekordaindu behar izan dituzte prozedura judizialaren kostuak 2019tik. 22.a Joxi Zabalaren familiaren kasua izan da; hori horrela, oraindik beste bat iristea espero du fundazioak. Kostuak ez dira nolanahikoak izan, Egiari Zor-ek nabarmendu duenez: « 22 prozedurengatik, Estatuaren Abokatutzak 106.000 euro baino gehixeago ordaintzeko agindu du».

Egiari Zor-ek gogor kritikatu du jokamolde hori: « Borondate politikoaren kontua da, eta, kasu honetan, estatu terrorismoa jasan zuten biktimei kalte eta min handiagoa sortzeko borondate argia dago». Halaber, galdetu du Estatuaren Abokatutzak irizpide bera izango ote lukeen eskatzaileek jasandako indarkeriaren jatorria «bestelakoa» balitz.

Bidelagunak ere izan dituztela gogoratu dute, ordea: «Eusko Jaurlaritzako Biktimen Zuzendaritzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu».

Eusko Jaurlaritzak BERRIAri nabarmendu dionez, diru sail bat badago GALen, Batallon Vasco Españolen eta eskuin muturreko beste talde batzuen biktimek egin behar izan duten bide administratibo eta judizialaren kostu ekonomikoak arintzeko. Zehaztu duenez, Egiari Zor-i 2019an eta 2020an hurrenez hurren 80.000 eta 100.000 euro ematea adostu zuten, «terrorismoaren biktima» izaki ordainik jaso ez eta auzitara jo behar izan duten biktimentzat, «indarkeriazko deliturik» egin ez badute bederen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.