EITBri eskatu diote herri euskaldunen errealitatea errespetatzeko

urtzi urkizu
2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak EITBri beste behin eskatu dio udalerri euskaldunetako errealitatea errespetatzeko, eta, aldi berean, elkarlanerako eskua luzatu dio. Uemako eta EITBko ordezkariek bilera bat egin dute asteon irrati-telebistaren Bilboko egoitzan. «Udalerri euskaldunetako alkateak, zinegotziak edo herritarrak ETBn gazteleraz hitz egiten agertzeak udalerri euskaldunen irudia lausotzen du», deitoratu du Uemak, «irudi horrek ez duelako gune horietako errealitate soziolinguistikoa islatzen». Jarduera horri konponbidea emateko, Uema 2014an hasi zen biltzen EITBko zuzendaritzarekin.

Uemaren iritziz, urteotan EITBk berak egin ditu urratsak. «Uemak 2014an egindako eskaeren ondoren, adierazpenen hizkuntza tratamendua arautu zuen EITBk». Baina hartutako konpromisoa askotan «hutsean» geratu dela uste du Uemak: «Udalerri euskaldunetako ordezkarien eta herritarren bestelako inertziengatik, adierazpenak gaztelaniaz ere egiten dituzte». Garai batean egindako eskaerak berretsi eta orduan hartutako konpromisoei eusteko eskatu dio orain Uemak EITBri. BERRIAk gaiaren inguruan galdetu du EITBn, baina taldeak esan du ez duela baloraziorik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.