2015EKO BALANTZEA

2016ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Eresbilen dokumentu eta bilduma berriak. Guztira 234.051 dokumentu berri katalogatu dituzte urtebetean, horietatik 109.139 ikus-entzunezkoak, 88.931 partiturak, 18.930 liburutegiko dokumentuak eta 17.051 bestelako agiriak.

Euskal musikagileen partiturak. Euskal konpositoreek sortutako 1.030 partitura berri bildu ditu artxiboak, eta, hala, guztira 32.546 partitura katalogatu dituzte dagoeneko. Gehienak abesbatza partiturak dira, eta, gero, txistuarentzat eta pianoarentzat idatzitakoak.

Interneteko sarrerak %112 handituta. Iaz 261.788 bisita jaso zituen Eresbilen webguneak, eta sarrera kopurua handitu. AEBetatik jaso dute bisita gehien; ondoren, Espainiako Estatutik eta Alemaniatik.

Nazioarteko erakundeekin elkarkidetza. Krisiari aurre egiteko, Eresbilek hainbat erakunderekin harremanak estutu ditu, dokumentuak partekatuz. Hala, Euskal Herritik kanpo, Espainia, Kolonbia eta Esloveniako artxiboekin lanean ibili dira.

Usandizaga gogoan. Eresbilek webgune berezia egin zuen iaz, Jose Maria Usandizagaren heriotzaren mendeurrenean; musikagilearen obrak jarri zituzten bertan.

Kolonbiara bisita. Irailean, II. Encuentro de Entidades de Música en Colombia jardunaldietan hitzaldia eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.