«Jaurlaritzak sinesgarritasuna ematen dio amaierako armagabetzea epe motzean egiteko aukerari. Orain arte hori bultzatzen ibili da, bere posibilitateen barruan».
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (2017-3-17)
«Armagabetzea zorroztasunez eraman behar da, gizarteak halaxe nahi duelako».
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria (2017-3-17)
«Guztiei eskatzen diegu egoerak eskatzen duen mailan egoteko prozesu hau bururaino eramateko».
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea (2017-3-17)
«Arrisku kolektibo bat hartu behar dugu. Apirilaren 8an hor egonen gara; [bakearen artisauak] ez zarete bakarrik izanen» .
Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria (2017-3-18)
«Erraza dute: justiziarengana jo, indarkeria utzi dutela erran eta armak entregatu».
Bernard Cazeneuve Frantziako Gobernuko lehenministroa (2017-3-20)
«Modurik onena da ETAk armen kokalekuariburuzko xehetasunak ematea, inongo negoziaziorik gabe» .
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea (2017-3-22)
«Prozesu hau duintasunean, bakean eta guzien parte hartzearekin eraman behar da, bide baten hasiera baita».
Mixel Berhokoirigoin Bakearen artisaua (2017-3-23)
«Hilaren 8tik aitzina, gai mingarrienei bide eman behar diegu, denok» .
Anaiz Funosas Bake Bideko presidentea(2017-4-4)
ASTEOTAKO ESANAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu