'Dolly' klonatzeko erabilitako metodoak huts egin du gizakiekin

Hiru umeki sortzea lortu du AEBetako zientzialari batek, baina hirurak bost hilabete bete aurretik hil dira

DONOSTIA
2003ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari batek hiru umekilortu ditu Txinan nukleo transferentziaren teknika erabilita Dolly ardia klonatzeko erabili zuten teknikaren antzekoa. Bost emakumerekin saiatu zen, baina bakarra gelditu zen haurdun. Hala ere, umeki horietako bakar batek ere ez zuen aurrera egin, bost hilabete bete aurretik hil baitziren hirurak, atzo jakinarazi zutenez. Nolanahi ere, ikerketa horrek eztabaida sortu du genetika adituen artean.

Txinan egin du saioa James A. Grifo Estatu Batuetako zientzialariak Sun Yat-Sen Medikuntza unibertsitateko Shenzen bi ikertzaile lagun hartuta. Izan ere, Estatu Batuetako Gobernuak birritan ukatu zion ikerketa hori egitea legeak ez duela halakorik baimentzen arrazoituz. Ikerketaren berri, ostera, atzo eman zuten San Antonion Texas, AEB, ugaltzeko teknikak aztertzen dituen medikuntzaren gaineko kongresuan.

Nukleo transferentziaren teknikaren bidez ernaldu du emakume hori Grifok. Teknika hori klonazio mota bat da; zelula heldu baten material genetikoa nukleo gabeko obulu batean txertatzean datza. Dolly ardia klonatzeko erabilitako antzeko metodoa erabili du zientzialari estatubatuarrak. Dolly ardia sortzeko, ardi baten zelula helduari nukleoa kendu eta material genetiko hori aurretik nukleorik gabe utzi zuten beste ardi baten zelulan txertatu zuten.Hortik enbrioi bat sortu zen. Enbrioi hark, baina, zelula heldua eman zuen ardiaren gene konfigurazio bera zuen eta obulua utzi zuen beste ardiaren ADN zati txiki bat.

Grifok erabilitako teknikaDolly ardia sortzeko erabilitako teknikaren aldaera bat da. Bost emakumek haien bikotekideekernaldutako obuluak (zigotoak) eman zituzten ikerketarako eta horiek erabili zituenGrifok. Zigoto edo ernaldutako obulu horiek, beraz, aitaren eta amaren material genetikoaren ezaugarriak zituzten. Zientzialariek ernaldutako obuluen nukleoak kendu eta seigarren emaile batek utzitako nukleo gabeko obuluetan txertatu zituzten.

Laborategian hazten izan zituzten enbrioi horiek denbora jakin batez, eta ondoren aurreneko bost emakumeen umetokietan ezarri zituzten. Bost emakumetik bakarra gelditu zen haurdun. Bost enbrioi ezarri zizkioten emakume horri, baina, horietatik hiruk bakarrik egin zuten tokia umetokiko mukosan, eta hala, hiru enbrioi horiek egin zuten aurrera.

Hilabete eskasera, umeki horietako bat deuseztatu egin zuten zientzialariek haurdunaldi ugariekin lotutako arriskuak saiheste aldera. Lehenengo lau hilabeteetan ez zuten ageriko arazorik izan beste bi umekiek etanormal hazi ziren. Laugarren hilabetea pasata, baina, abortu naturala izan zuen amak eta hilda jaio zen umekietako bat. Itxura guztien arabera, arnasa hartzeko arazoen ondorioz hil zen bigarren umekia, ikertzaileen esanetan. Horren ondorioz, amak infekzioak izan zituen eta infekzio horiek zilborresteari egin zioten kalte. Zilborrestea bere lana egin ezinda gelditu zen eta hil egin zen hirugarren umekia.

Txinako «osasun baldintza eskasen» ondorioz hil zirela umekiak esan zuen atzo Texasen James A. Grifo ikertzaileak. Ameriketako Estatu Batuetan ez zela halakorik gertatuko esan zuen horren harira.

Emaitzak barik ikerketa bera jarri dute zalantzan hainbat genetika adituk. Grifok erabilitako teknika hori ez dela «segurua» uste dute horietako askok. Nukleo transferentziaren bidezko teknikak «muga asko» dituela uste dute horiek, eta hortaz, haren kontra egiteko arrazoi ugari daudela. Haien esanetan, antzematen zailak diren arazo genetiko ugari sortzeko arriskua «handia» da. Grifo zientzialari estatubatuarraren ustez, baina, ikerketa «segurua» da oso, eta ez dago kezkatzeko arrazoirik. Haren hitzetan, «animalietan egindako probek erakutsi dutelortutako emaitzak onak izan direla eta ondorioz, ez dagoela gizakietan saiatzeko arriskurik».

z KLONAZIOAREN GAINEKO ZALANTZAK



James A. Grifo zientzialari estatubatuarrak erabilitako teknika klonaziotik oso gertukoa dela uste dute zenbait Genetika adituk. Teknika berari «arriskutsua» deritzote eta horretaz jabetzeko emaitzei erreparatzea baino ez dagoela adierazi dute. Grifok sortutako enbrioiak klonak ez diren arren pertsona bat baino gehiagoren material genetikoen ezaugarriak dituztelako klonazioaren inguruko eztabaida piztu da. Hona klonazioaren inguruko zenbait galdera.

PROZESUA: Obulu bati bere informazio genetikoa ADNa kendu eta klonatu nahi den bizidunaren zelula batetik hartutako informazio genetikoa gehitzen zaio. Deskarga elektriko baten bidez fusioa lortu eta amaren umetokian ezartzen da. Umekia garatzen hasten da.



ARRISKUAK: Animaliekin klonazio bidez lortutako ernalkuntza gehienak oso korapilatsuak izan dira. Amaren zein umearen bizitza arriskuan egon dira, eta gehienetan biek galdu dute bizia. Dolly ardia izan zen eginahal askoren lehen emaitza ona. Saialdien %1 baino ez dira jaiotzen.



GIZAKI KLONATU BATEN BALIZKO ARAZOAK: Klonazio bidez jaiotako animalia gehienek arazo larriak izan dituzte. Gizakien kasuan, klonaziorik egin bada, ez da argitara eman; ezin da, beraz, horren inguruko daturik eman.



PERTSONA KLONATUAK BERDINAK IZANGO LIRATEKE?: Pertsona horren informazio genetiko ia osoa beste pertsona baten zelula batetik hartutakoa izango litzateke. Hala ere, ez dena.Izan ere, klonazioa egitean obuluaren nukleoa erauzi arren, hark mitokondrian duen informazio genetikoak bere aztarna lagako luke pertsona berriarengan. Era berean, informazio genetikoak bakarrik ez du pertsona egiten. Hala ere, faktore kulturalak, hezkuntza eta ingurunea ere oso garrantzitsuak dira pertsonaren izaeran.

ZILEGI AL DA PERTSONAK KLONATZEA?: Herrialde gehienetan galarazita dago giza klonazioa. Zenbait herrialdetan debeku hori zehaztuta dago, baina zorrotz kontrolatzen dituzte klonazioari lotutako ikerketak.



GAITZ UGARI: Animalia asko gaixo jaio dira edo jaio eta gutxira gaixotu dira. Bihotzeko gaitzak, diabetesa, behar bezala ez ibiltzea... Era horretako arazo asko agertu dira. Dollybera ere hil egin behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.