Modernitatearen ikurra eraiki zuten Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga orduan arkitekto gazteek Arantzazuko basilika (Oñati, Gipuzkoa) berria zutitu zutenean, 1950-1955 urteen artean. Arte erlijioso modernoaren erreferentzia bihurtuko zen berehala eraikina, eta horretan izan zuten zerikusirik haren dekorazioan parte hartu zuten artistek ere: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xabier Albarez de Eulate eta Xabier Egaña. Guztien artetik bizirik eta jardunean den bakarra da Egaña (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1943). Arantzazuko Ama Birjinaren kamarina margotu zuen hark 1978an, basilikako kontraabsideko horma konkaboetan, eta hura zaharberritzen aritu da egunotan.
Gaizkia, mina eta injustizia
Zortzi muralez osatu zuen Egañak Ama Birjinaren Kamarina, duela 42 urte; guztira, hamar metro luze eta lau eta erdi zabal hartzen dituena. Hura osatzekogaizkiaren, minaren eta injustiziaren existentzia hartu zuen oinarritzat Egañak, eta inflexio puntu bat izan zen obra bere ibilbide piktorikoan. Basilikako presbiterioaren atzean dauden eskaileretatik hel daiteke bertara.
Arantzazuko basilikari kolorea zaharberritzen
Xabier Egañak Arantzazuko basilikako kontraabsideko hormetan 1978an margotu zituen pinturak zaharberritu ditu. Basilikaren dekorazioan parte hartu zuten artistetatik jardunean den bakarra da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu