ERREAKZIOAK

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
«Abiapuntu sendoa da hezkuntza akordioa lortzeko. Eragile guztiok ahalegina egin behar dugu sistema egun dagoen lozorrotik ateratzeko».

Koldo Tellitu Ikastolen Elkartea

«Eztabaidagarrienak diren gai batzuk ez dira landu, baina horiek ere harilkatzeko deialdi gisa hartu nahi dugu dokumentua».

Iñigo Salaberria HEIZE

«Oinarrizko dokumentu ona da etorkizuneko hezkuntza legea adosteko. Orain guri dagokigu lantzea eta ekarpenak egitea».

Maritere Ojanguren Eusko Ikastola Batza

«Hezkuntzaren oinarriei buruz egin den hausnarketa aberasgarria eta interesgarria izan da. Baliozkotzat daukagu prozesuaren lehen pausoa».

Lander Intxausti Begoñako Andra Mari eskola

«Parte hartzeko prozesuan lantzen den dokumentua ezerezean ez gelditzeko bermeak eskatzen ditugu; askatasunez eta Espainiaren betorik gabe egin nahi dugu».

LAB

«Prozesu honek ez dauka beharrezko berme demokratikorik. Arriskua dago ezinbestekoak diren gai batzuei betoa jartzeko eta hartzen diren erabakiak ez bermatzeko».

Xabier Irastorza ELA

«Benetakoa ez den akordio bat eszenifikatu nahi izan da. Ez dugu ontzat ematen prozedura hau, eta ez dugu ekarpenik egiteko asmorik».

Steilas
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.