Ibon Iparragirre Ondarroako (Bizkaia) preso eriaren egoeraz ohartarazteko, agerraldi bat egin zuen atzo Jaiki Hadik. Osasun arloko profesionalak biltzen ditu elkarteak, eta, atzo adierazi zutenez, Iparragirreren egoeraren larriak «behartzen» ditu haren egoeraren «erantzuleak publikoki interpelatzera». Gogorarazi zuten «fase terminalean» dagoela eta haren egoera ez dela bateragarria espetxean egotearekin.
Bestalde, datorren larunbatean Parisen egingo den martxari babesa adierazi dio Donostiako Sarek: «Egun garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat; urteetako sufrimendua atzean uztea ahalbidetuko duena». Atzo bertan, Peio Eskisabel euskal presoa geratu zen aske, hamabi urtez espetxean egon ondoren.
Iparragirrerekiko tratua salatu du Jaiki Hadi elkarteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu