Foro Sozial Iraunkorrak Armagabetzearen euskal eredua izeneko jardunaldia egingo du bihar, Donostiako Aieteko jauregian, 17:30etik aurrera. ETAren armagabetzean erabilitako eredua izango dute aztergai jardunaldi horretan, balantze bat egingo dute eta aurrera begira dituzten erronken berri eman.
Agus Hernan, Nekane Alzelai eta Aizpea Leizaola Foro Sozialeko kideez gain, Veronique Dudouetek ere parte hartuko du jardunaldian. Berghof fundazioko kidea da Dudouet, eta Aieteko Konferentzia baino lehenagotik ari da lanean euskal gatazkaren konponbidean.
Armagabetzea aztertuko du Foro Sozial Iraunkorrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu