Asteartean aurkeztuko ditu Foro Sozialak urtarrilean Irunen (Gipuzkoa) eginiko mintegiaren ondorioak: presoak, iheslariak eta deportatuak gizarteratzeko neurriak aztertu zituzten han. Hainbat eragile biltzen dituen plataforma horren xedea da horietan oinarrituta «ahalik eta akordio politiko inklusibo eta pluralena» lortzea, «[ETAren] armagabetze prozesuan egin zen modukoa».
Donostiako Aquariumean izango da ekitaldia, 17:30ean. Foroko kideekin batera, hitza hartuko du Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak. Preso, iheslari eta deportatuen gizarteratzeko irizpide «sozial, instituzional eta juridikoak» proposatuko dituzte, «nazioarteko estandarrak» oinarri hartuta.
Sarek eta Etxerat-ek, berriz, batzar nazionalak egingo dituzte asteburuan. Sarek gaur, Donostian, 10:00etan, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Barriola eraikinean. Eta Etxerat-ek bihar, Tolosako Leidor aretoan (Gipuzkoa), 10:00etan. Deialdietan, biek azpimarratu dute eragileen arteko elkarlanaren garrantzia.
Agendaren lehen lerrora ekartzeko ahaleginak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu