BAKE PLANA

2015eko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Legealdia amaitu aurretik Jaurlaritzak ekinbide sorta martxan jarri nahi du. Hona horietako batzuk:

Urte amaiera bitartekoak

Topaketa. Azaroan bilkura egingo du foru aldundiekin, bakea eta memoria politikak aztertzeko.

Legea. Giza eskubideen urraketak jasan dituzten eta aitortu gabe dauden biktimen lege proposamena aurkeztuko du.

Txostena. ETAk mehatxatutako pertsonengan eta Ertzaintzarengan indarkeriak duen eraginari buruzko lana aurkeztuko du.

2016an garatzekoak

Desarmatzea. Proposamen berria aurkeztuko dio Madrili.

Elkarbizitza. Akordiorako proposamena aurkeztuko du.

Presoak. Hitzeman eta Zuzen Bidean programan eguneratuko dira eta proposamen berria landu.

Txostena. 1936-1975 aldiko giza eskubideen urraketari buruzko txostena lantzen hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.