Aralar: «Urrats itzulezina eta kualitatiboa da»

joxerra senar
Iruñea
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aralarrek adierazpen politikoa kaleratu zuen atzo Iruñean, eta bertan bake konferentziari «atxikimendu osoa» emateaz gain, «urrats kualitatibo eta itzulezina» dela iritzi dio. AralarrekETAri eskatzen dio «indarkeriaren erabilerari behin betiko ukoa» aitortzeko, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuek «elkarrizketari bidea ireki» behar diotela azaltzen du.

Aralarren ustez, gizartea bakegintzan «eragile nagusia» izan behar du, eta «garailetik eta menderaturik gabeko» bakea aldarrikatu du. Dei berezia egin die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari bake konferentziaren proposamenarekin bat egin dezaten. Esker ona azaldu die nazioarteko talde eta pertsonalitateei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.