Mercedes Sosak «Cambia, todo cambia...» kantatzen zuen aldiro, begiak itxiko zituen norbaitek. Julio Numhauserrenak dira hitzak, Pinocheten garaian Suediara erbesteratutako konpositorearenak:
«Aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da; / aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da. / Klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz; /dena aldatzen da, beraz /ez harritu aldatzen banaiz. / Eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak, / txoriak habia eta / arnasa amoranteak. / Ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz; /dena aldatzen da beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da...
Gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea; / udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea. / Piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z, / dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina; / nire herriaren memoria, / nire jendearen mina. / Bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala, / paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala. / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Dena aldatzen da, / dena aldatzen da... / Ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina; / nire herriaren memoria, / nire jendearen mina. / Dena aldatzen da, dena...».
Kanta amaitzean, norbait hark begiak zabalduko zituen eta diferente ikusiko zuen zerbait. Dena.
BIRA
Dena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu