Behauze herrian, Donapaleu ondoan (Nafarroa Beherea), Euskara bizi: euskara eta feminismoa jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar: Anne-Marie Lagarde antropologoaren Sexuen trataera simetrikoa euskal jendarte tradizionalean tesi liburuan oinarrituko dute eztabaida. Egileak berak aurkeztuko du bere ikuspegia gaur.
Gaur, 11:00etan eztabaida batekin hasiko da saioa: Zeintzuk dira kolektibitatean euskaraz bizitzeko baldintzak? Nola erdaldunak euskaldunen artean integratu?
Bere lana aurkeztuko du Lagardek 15:00etan. Argudiatzen du euskal mundu tradizionaleko legediak sexuen eta belaunaldien berdintasuna bermatzen zuela eta berezitasun horrek euskaran bertan duela oinarria. «Merkatuaren logikak munduaren, haren populuen, haien hizkuntzen eta kulturen aniztasuna murrizten du».
Bihar, 11:00etan, Zertarako euskaraz bizi, euskara ikasi? Zer bizitzeko? gaiaren inguruan arituko dira. Gizarte kapitalistan euskarak irauterik ote duen eztabaidatuko dute.
Eztabaida saioak euskaraz egingo dira. Larunbat gauean kanpina egiteko aukera egongo da. Bizi Toki ezagutzeko, bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldean. Informazio gehiago, www.bizitoki.org gunean. Telefonoa: (00 33) 559 65 36 27.
JARDUNALDIAK
Noiz. Gaur eta bihar.
Non. Behauzen, Nafarroa Beherean.
Euskaraz eta feminismoaz
Jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar Behauze herrian, Anne-Marie Lagarderen tesian oinarrituta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu