'Glamour'-a zeu zara

Maite Toledo olerkariak 'Hemen' poema bilduma aurkeztuko du gaur Donostian, errezitaldi eta jai txiki baten bidez

Bigarren poesia liburua aurkeztuko du Toledok gaur Donostian. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Maite Toledo Saralegik (Zaldibia, Gipuzkoa, 1966) bigarren poema liburua aurkeztuko du gaur, Donostiako Noventa Grados galerian. Moda munduko leku batean aurkeztea ez da harrigarria izan behar, kasu honetan, Hemen olerki bilduma glamour-aren, irudiaren eta dotoreziaren inguruko hausnarketa baita.

«Glamour-a zinema eta modarekin lotzen dugun hitza da», azaldu dio idazleak BERRIAri, «baina, nire ustez, norberaren izaerarekin lotu behar dugu. Horrekin fidela izateak ematen du glamour-a». Toledoren arabera, maskara kendu eta norberaren benetako izaera azaltzean datza.

Ametsaren aro berria komiki liburua argitaratu zuen 2005. urtean. Gero etorri ziren Jet lag poesia liburua eta Tekno + turismoa saiakera.

«Askotan, olerkariok gai bat aukeratzen dugu, eta horren inguruan aritzea erabakitzen dugu», adierazi du Toledok. «Nik pose hori, maskara hori, baztertu, eta barrutik ateratzen zaigun dotoreziaren arte horri jarritu diot».

Begi nabarrak, takoi garaiak, arima lirain / pantera emea kalean behera / negozioetan zoriarekin. Hala dio Toledoren olerkietako batek.

Denera 37 olerki bildu ditu, eta Balentziaga zein beste moda diseinatzaileen lanetan oinarrituriko marrazkiz jantzi ditu.

'HEMEN' POESIA GAUALDIA

Noiz. Gaur, 20:00etatik aurrera.

Non. Noventa Grados galerian (Kale Nagusia, 3, Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.