Ausardiaz jokatzeko deia egin dio EAk gobernuari

jokin sagarzazu
Donostia
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAk ETAri eskatu dio armak uzteko erabakia «ahalik eta lasterren» emateko eta Espainiako Gobernuari «ausardiaz jokatzeko eta arriskatzeko».

Ebazpenaren bigarren puntua nabarmendu du Urizarrek, Espainiako eta Frantziako gobernuei erreferentzia egiten diena. «Espainiako Gobernuak ezinezko izango du Kofi Annan bezalako adituaren iritzia baino aitzakia hobeagorik aurkitu euskal gatazkaren korapiloa askatzen hasteko». Ebazpenaren hirugarren eta laugarren puntuak berretsi ditu, eta adierazi du beharrezkoa dela biktima guztien aitortza, gai politikoak eztabaidatzeko foroa eta herri kontsulta. «Marko juridiko-politikoa eta euskal gizartearen borondate politikoa bat datozenean iritsiko da behin betiko normalizazioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.