Angel Erro.
JIRA

Cruising

2015eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Pedro de Leónek, Sevillako kartzelan konfesore ibilitakoak, XVI. mendean, mariposas deitzen die, sugarrek erakartzen dutelako eta, lehenbizikoan hego bat erre arren, beren grinaren su horretan beren burua osoki erre arte gelditzen ez direlako. Azken su hori ez da metafora bat; Inkisizioak pizten zuen. Karguan iraun zuen 38 urteetan 117 kasuren berri ematen du jesuitak. Huerta del Rey izeneko bazter atsegin hozkirrian biltzen ziren orduko tximeletak.

Bilbon, joan den astean, udaleko osoko bilkuran gai honetaz arduratu ziren. Alfonso Gil zinegotziak esan zuen cruising delakoa, gizonak beste gizon batzuk toki apartatuetan anonimoki bilatu eta elkartzearena, ez dela «lo que se ha hecho toda la vida en Bilbao». XVI. mendeko Sevillatik edo XIX. mendeko Paristik iritsiko zen «nobedadea».

Udal agintariek egin dezatela egin behar dutena, debeka dezatela edo beste aldera begira, baina honi buruz diskurtsorik ez. Ez diezazkigutela, Tomás del Hierro zinegotziak bezala, beren barne ezinegonak edo barne gatazkak konta («toki horretan sentitu dudana... ez dakit hitzetan nola esan»). Eskarmentu handia dute gizonekin sexu anonimoa izan nahi duten gizonek beste toki ilun, beste hiri argitsu, beste mende batzuk bilatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.