Zalgi eta iraka, uztaoa eta pasmobelarra, barrabasa eta ziabelarra... Belar txarrak omen; belar gaiztoak ere deitzen zaie. Txar, gaizto: gizakion etiketa etikoekin deskribatzen dugu natura ere. Baina nekazariaren kezka izaten da belar txarrak deituek, gehienetan, oso sustar luzeak izaten dituztela eta ez direla errotik ateratzeko batere samurrak izaten. Gainera, hazi mordoa jalgitzen dute erauzterakoan, eta erremedioa gerta liteke gaitza baino okerragoa, zabaldutako haziak aise ernaltzen direlako.
«Belar gaiztoak zainak luze», dio nekazariaren eskarmentuak.
Pablo Echenique Ahal Dugukoari entzun nionean belar txarrak erauzi behar zituztela, Jesusen parabola ezagunarekin gogoratu nintzen: garisailean olo gaiztoa agertu zenean, hango nagusiak esan zien morroiei: «Etsaiaren lana da hori». Ahaleginak egiten ari naiz gogotik kentzeko iragan mendeko historia beltzenean belar txarrei aplikatutako purga eta depurazio batere ez teraupetikoak...
HITZ BESTE
Belar txarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu