Loiolako zirriborroan ere bazen konferentzia bat egiteko asmoa

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PSEko buruzagiek, EAJkoek eta ezker abertzalekoek 2006ko urriaren 31n Loiolako negoziazioetan adostu zuten zirriborroan ere jasota zegoen nazioarteko konferentzia bat egitea. Bake, elkarrizketa eta akordiorako konferentzia egitea adostu zuten, Eusko Ikaskuntzak antolatuko zuen, eta abenduaren 2an egingo zen. Adierazpen bat egitea ere hitzartu zuten, eta alderdiekin elkarrizketak abiatzea aginduko zion konferentziak hango presidentziari, alderdien mahaia osatzeko bidean.

Zirriborro hura ez zuten behin betiko onartu azkenean, eta adostutako konferentzia hori ez zen egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.