ETAren jardun armatuaren amaiera. Bilerak

Ezker abertzaleak elkarrizketak abiatuko ditu

EAJrekin bilduko da gaur, Sabin Etxean; alderdi guztiekin harremanak izateko asmoa adierazi du

Oihana Elduaien Uranga.
Donostia
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
ETAk borroka armatua behin betiko utzi duela jakinarazi ostean, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez du ezker abertzalea bere bilera txandara gonbidatu, baina ezker abertzalea ez da elkarrizketa politikoetatik aparte geldituko. Berak abiatuko du bilera saila, eta bihar arratsaldean bertan EAJko ordezkaritza batekin bilduko da. 17:30ean egingo dute bilera, Sabin Etxean.

«Alderdi guztiekin abiatuko duen harreman dinamikaren barnean kokatzen da» bilera hori, eta nazioarteko konferentziaren eta ETAren jardun armatua uzteko iragarpenaren ostean sortu den egoera berrian «egin beharreko urratsez» hitz egitea da harreman horien helburua. Haren iritzian egin beharrekoa zer den argi dauka ezker abertzaleak: gatazkaren konponbide politikorako eztabaida abiatzea, batetik, eta «salbuespen egoerako neurriak ezabatzea», bestetik. Neurri horiek ezabatzea Sortu legeztatzea eta presoen eskubideak betearaztea litzateke, besteak beste. Euskal Herriko alderdiekin ez ezik, eragile sozialekin eta sindikalekin eta Herrialde Katalanetako alderdiekin ere egingo dituzte batzarrak. Katalanekin hitz egiteko garaian, Txelui Morenok eta Pernando Barrenak osatuko dute ezker abertzalearen ordezkaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.