Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Aietetik Baionara

2012ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Kofi Annan, Berthie Ahern, Pierre Joxe, Jonhatan Powel eta Gerry Adams ez dira Baionan izanen bihar. Baina ez ditu nehork faltan botako. Nazioarteko eragileek bake bidea markatu ondoren, beren lana bete dute, Ipar Euskal Herrian bakerako lehen urratsa egina baita jadanik: Euskal Herrian gatazka politikoaegon badagoelako aitortza. Ondorioz Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta jendarteko eragile nagusiak, denak, Bakerako Forumean izanen dira, begi bistakoa dena ukatzen denbora galdu gabe.

Bigarren urratsa prestatzen hasiko dira, beraz, Baionako unibertsitatean: Aietetik Baionara heldu den trena Pariserat hel dadin nola egin aztertuko dute, Frantzia eta nazioarteko hainbat adituren laguntzaz. Eta Parisek trenbidea desbideratzen badu, orduan bai berriz ere agertu beharko dutela Aieten izan ziren nazioarteko gidariek.

Eta bidaia horrek izanen dituen beste geltokiak jadanik definitzen hasteko aitzin-lana eginen dute ere bihar, bakebidearen ondoko urratsak finkatzeko: presoen eta amnistiaren gaia, iheslarien geroa, armen uztea batetik, etorkizuneko elkarbizitzaren kezkak bestetik, lurraldetasuna eta autodeterminazioaren eztabaida nola sesitu, memoria, egia eta justiziaren gailentzea nola segurtatu.

Tabuak alde batera utziz, beste edozein gatazkari konponbidea emateko jorratu diren puntuak izanen dira mahai gainean; ez gehiago, ez gutxiago.

Baionatik, berriz, Aietera joanen da noizbait trena, Hegoaldeko eragile politiko eta jendarte ordezkariak geltokian zain egonen direlakoan, trena bete eta Madrilera bideratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari berriak tarteko izan beharko du, eta ez Estatu Batuetako etxe orratz eta trenetan galdu zen beste hura bezala...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.