Bake foroen eta gisakoen lana instituzioenaren baliokide dela dio Barrenak

Sortu, Aralar eta Alternatiba alderdiek aste honetako bake foroaren garrantzia azpimarratu dute

Erredakzioa
2013ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
«Oso garrantzitsua» izan da asteazkenean Iruñean eta ostegunean Bilbon, Lokarrik eta Bake Bideak antolatuta egin den Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala, Sorturen, Aralarren eta Alternatibaren iritzian. Hala esan zuten atzo hiru alderdietako bozeramaileek, bakoitzak bere aldetik egindako adierazpenetan.

Pernando Barrenak Sortuko eledunak nabarmendu zuen, bateragarriak direla gizarteak parte hartzeko ekinbideak, bake foroa eta gisakoak, eta alderdiek instituzioetan egin behar duten lana. EAJren jarrera salatu zuen, elkarrizketa «bakarrik instituzioen eremura» mugatu nahi duelako.

Hegoaldeko batzarra egin zuen Aralarrek Donostian, eta Patxi Zabaleta idazkari nagusiak esan zuen «urratsak egiteko premia» argi ikusi dela Iruñean eta Bilbon egindako foroan. Espainiak blokeo jarrerari eusten diola salatu, eta hau gaineratu zuen: «Beharrezkoa da urratsak egitea, ez gelditzea». Elkarrizketa eskatzeaz gain, espetxe politika aldatzea ere eskatu behar dela esan zuen, Bateragune auziagatik preso dagoen Miren Zabaletaren aitak.

Oskar Matute Alternatibako eledunak nabarmendu zuen, nazioarteko gatazketan adituak diren eragileek emandako «klabeak» oso garrantzitsuak direla, eta baliagarri izan daitezkeela Euskal Herrirako ere. Gizartearekin bat egiteko premia dagoela uste du Matutek; haren iritziz, horrek izan behar du «eragile nagusia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.