Espainiako Barne ministerioak esan du «bergizarteratze indibidualekin» seituko duela. «Talde terrorista utzi, biktimei barkamena eskatu eta justiziarekin elkar hartzea beste biderik ez dago», berri agentziek Barne ministerioaren iturriak aipatuz jakitera eman dutenez. Amaiurri esan dio «presoak ez manipulatzeko» eta «ETArengan duen eragina baliatzeko desegin dadin».
Hala erantzun dio Iker Urbina Amaiurreko diputatuak egindako eskaerari. Sarkozyren hitzak entzuteko eskatu baitzion Espainiako Gobernuari. «Jokaleku berriari lagunduko lioketen urratsak egiteko» eskatu zion Urbinak. Herrira mugimenduak ere Madrili eskatu dio, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko.
Fernandez Diazek ez du aintzat hartuko Sarkozyk esandakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu