EZKER ABERTZALEA
«Mespretxua da euskal gizartearen aldarrikapenei»Ezker abertzalearen ustez, Espainiako Gobernuak «mespretxua» adierazi dio euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika «kriminala» behin betiko eteteko euskal gizarteak egiten duen aldarriari. Planak azken hogei urteotako espetxe politikaren oinarri berberak dituela dio, hau da, «salbuespenezkoa» dela eta eskubideen urraketan oinarritzen dela.
JOSU ERKOREKA
EAJko Kongresuko eleduna«Honen atzetik neurri gehiago hartzea espero dugu»
EAJk «txalotu» eta «babestu» egin du Barne Ministerioaren neurri sorta. Josu Erkoreka Kongresuko eledunak espero du Gobernuaren «lehen pausoa» izatea, eta horren atzetik «neurri gehiago hartzea». Hala ere, pozik agertu da espetxe politika «malgutzeko» urratsa egin duelako. Planaren xehetasunak ezagutzeko,JorgeFernandez Diazen agerraldiaeskatu du EAJk Kongresuan.
JOSE ANTONIO PASTOR
PSE-EEko eleduna«Bigarren urratsa presoak gerturatzea beharko luke»
Jose Antonio Pastor PSEko eledunaren irudiko, «norabide onean doan pausoa» da Gobernuak iragarritakoa. Haren ustez, legeak baliabideak ditu presoen gizarteratzeari mesede egiteko; bigarren pauso gisa, presoak gerturatu beharko lituzkeela dio.
JESUS LOZA
Jaurlaritzako Bizikidetzarako mandataria«Batasunak planarekin bat egiten utzi behar die presoei»
«Norabide zuzenean emandako aurrerapauso» bat da plana, Jesus Loza Eusko Jaurlaritzako Bizikidetzarako mandatariaren esanetan. Haren ustez, ETA desagertuko balitz, presoen «gizarteratzea» bultzatuko luke: «Ezinbestekoa da Batasunaren munduak bere presoei uztea planarekin bat egin dezaten».
HERRIRA MUGIMENDUA
«Giza eskubideen errespetuari ezin zaio baldintzarik jarri»Herrira mugimenduak salatu du ez dela «egokia» Espainiako Gobernuak euskal presoen giza eskubideen errespetua «bestelako baldintza eta eztabaidekin nahastea». Gobernuaren planak «betiko gabezia nabarmenak» dituela uste du, eta ezinbestekotzat jo du espetxeetan gertatzen diren «giza eskubideen urraketa larriak» amaitzea. «Benetako bake egoera batek gatazkaren ondorio guztien konponketa egokia eskatzen du», erantsi du.
MARTIN GARITANO
Gipuzkoako ahaldun nagusia«Ez dakar aurrerabiderik. PPk mugitu gabe jarraitzen du»
«Planak ez dakar aurrerabiderik. Presoak berehala ekarri behar dira euskal espetxeetara, eta aske utzi gaixo daudenak eta zigorraren 3/4ak bete dituztenak», esan du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Haren ustez, «larria da gizarte normalizatu batean 700 preso politiko izatea». PPren gobernuak «mugitu gabe» jarraitzen duela salatudu.
PATXI ZABALETA
Aralarreko koordinatzaile nagusia«Gobernuak behartuta ikusi du bere burua zerbait esatera»
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren iritziz, Espainiako Gobernuak «behartuta ikusi du bere burua» zerbait esatera eta ekimena hartzeko «itxurak egitera». Hala, uste du neurriek ez diotela heltzen arazoaren muinari, eta ez direla eraginkorrak izango. «Legeak dira hemen aldatu behar direnak, eta horretarako urratsak egin behar dira».
TXENTXO JIMENEZ
NaBai-ko parlamentarioa«Albiste ona da, baina ezin du exijentzien menpe egon»
NaBaiko legebiltzarkideak dio «albiste ona» dela plana, baina neurriek ezin dutela egon «ezohiko exijentzien menpe». Esan du presoak Euskal Herrira ekarriz gero, normalizazio politikoak aurrera egingo duela.
AMAIUR
«Presoen auziaren soluzioak integrala behar du izan»Amaiur koalizioak Barne ministroari erantzun dio presoak gatazka politikoaren ondorioz daudela espetxean eta, beraz, ez dutela gizarteratzeko neurririk behar. Koalizioak uste du presoen auziaren soluzioak «integrala» izan behar duela, eta gatazka politikoaren ondorioei heldu behar zaiela. Amaiurrek «salbuespenezko espetxe politika» bertan behera uztekoeskatu dio Fernandez Diazi.
ANTONIO BASAGOITI
EAEko PPko presidentea«Hiltzaileak ez dira doan irtengo kalera»
Barne Ministerioak iragarritako programak ez ditu presoak zigorrik gabe utziko, Antonio Basagoiti PPko buruak ohartarazi duenez: «Hiltzaileak ez dira doan irtengo kalera». Planak Konstituzioa errespetatu egiten duela eta «demokrazian eta justizian» txertatzen dela gaineratu du: «Betidanik presoei aukera eman zaie iraganarekin hausteko, damua azaltzeko eta justiziarekin kolaboratzeko».
YOLANDA BARCINA
Nafarroako Gobernuko presidentea«Presoek damua agertu behar dute gizarteratu nahi badute»
Plana xeheago ezagutu nahi du Yolanda Barcinak balorazioa egin aurretik. Hala ere, aurreratu du presoek «damua» agertu behar dutela gizarteratu nahi badute, baina uste duela ez dutela damurik agertu nahi.
JOSE NAVAS
Ezker Batuko eleduna«Aro berriari irekita dago, baina alde bakarrekoa da»
Ezker Batuko bozeramailearen iritziz, plana «aro berriari irekita» dago, baina «alde bakarrekoa da», ez dagoelako adostuta talde politikoekin. «PPk euskal gizartearekin adostu beharko lituzke eman beharreko pausoak».