Autobus ugari antolatu dituzte herriz herri eta lurraldez lurralde

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko, hainbat autobus antolatu dituzte lurralde guztietako herri eta hirietan. Esate baterako, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Nafarroan 65 autobus beteta zeuden atzo arratsaldean; horietako 20 Iruñerrian. Orain arteko marka guztiak hausten ari dira. Ipar Euskal Herrian ere lau autobus antolatu dituzte oraingoz. Donapaleutik abiatuko da bat, eta Hazparne, Beskoitze zein Donibane Lohizunen egingo ditu geldialdiak. Donibane Garazitik abiatuko da beste bat, eta Kanbon, Uztaritzen, Senperen zein Azkainen geldituko da. Baionatik beste bi aterako dira, eta Donibane Lohizunen ere jendea jasoko dute.

Gipuzkoan eta Bizkaian ere herri eta hiri gehienetan antolatu dituzte autobusak. Izena emateko epea irekita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.