Asteburua beltza izan da euskal presoen senide eta lagunentzat espetxeetako joan-etorrietan: larunbatean Txetxu Barrios eta Iñaki Beaumont presoen lagun eta senide batzuekauto istripua izan eta gero, beste bi ezbehar izan ziren igandean. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, igandegoizaldean Oscar Calabozo, Gorka Vidal eta Iñaki Alonso presoen gertuko hiru lagunek izan zuten ezbeharra, Kordobako (Espainia) espetxetik bueltan zirela. Eta handik ordu batzuetaraIñaki Arakama presoaren lau senidek izan zuten errepide istripua, hura Valdemoroko (Espainia) kartzelara bisitatzera zihoazela.
Calabozo, Vidal eta Alonso presoen hiru lagunek Bilbo ondoan izan zuten ezbeharra, A8 errepidean, goizaldean, 03:30ean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, automobilaren kontrola galdu eta errepidearen erdibitzailea jo zuten. Hirurak zauritu ziren eta Gurutzetako ospitalean artatu behar izan zituzten. Lepokoa jarri zieten hirurei. Iñaki Alonsoren arrebak, gainera, buruko traumatismoarina ere badauka, Etxerat-en arabera.
Istripu hori jazo eta ordu gutxiren buruan izan zen beste ezbeharra. Iñaki Arakama preso gasteiztarra Valdemoroko espetxera bisitatzera zihoazen lau senidek izan zuten auto istripua, San Martin de la Vega parean; bidegurutze batean automobilaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailea jo zuten. Laurak onik atera ziren, baina autoak kalte handiak izan zituen. Han bertan utzi behar izan zuten, eta beste bat alokatuta egin behar izan zuten espetxerako bidaia, baita bueltakoa ere.
Sakabanaketaren ondorioa
Etxerat-ek salatu du istripu horiek sakabanaketa politikak eragindakoak direla. Gogoratu du sakabanaketa politikak dirauen 23 urteotan hamasei senide eta lagunek galdu dutela bizia errepideetan eta ehunka istripu izan dituztela. Etxerat-en ustez,sakabanaketa politika «ankerra» da eta horri eusteakez du «inolako zentzurik».
Hori horrela, «hitzak albo batera utzi» eta neurriak hartzeko garaia dela azpimarratu du elkarteak: «Sakabanaketak amaitu behar du eta senide eta lagu- noi ezartzen diguten zigor beldurgarri hau deuseztatu behar da».
Euskal presoen senideek beste bi auto istripu izan dituzte
Iñaki Arakamaren, Gorka Vidalen, Oscar Calabozoren eta Iñaki Alonsoren lagun eta senideek izan dituzte ezbeharrakEtxerat-ek salatu du istripuak sakabanaketa politika «ankerraren» ondorio direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu