Abstentzioa, aukeraketan parte ez hartzeko modua
Amaiurrek abstentzio politikoa hautatu zuen Raxoiren inbestiduraren bozketan. Saioaren amaieran Iñaki Antiguedadek berak azaldu zuenez, «Raxoiren diskurtsoaren eta jarreraren kontra gaude erabat, baina esana genuen ez genuela parte hartuko Espainiaren gobernagarritasunean». Espainiako gobernuburuaren aukeraketan ez zuela parte hartu nahi adierazteko hautatu zuen Amaiurrek abstentzioa, hemizikloaren barruan eta kanpoan bat baino gehiago harritu bazen ere. Bozketaren unean hemiziklotik irtetea baztertu zuten, saioaren bukaeraraino egon nahi zutelako. «Nahi dute jakitea politika egitera etorri direla», interpretatu zuen Rubalcabak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu