Ernest Lluchen alabak dio elkarrizketa bultzatu behar dela

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
ETAk tiroz hil zuen Ernest Lluch zenaren alaba Rosa Lluchek hitz egiteko garaia dela nabarmendu zuen atzo, Hitz egin dezagun Euskadiri buruz jardunaldietan: «Hitz egin, hitz egin, hitz egin eta hitz egiteko garaia da. Hitzen garaia da». Gainera, adierazi zuen «ez dakiela» testuinguru honetan Arnaldo Otegik espetxean egon behar lukeen ere. «Beste biktimei» buruzko jardunaldiak izan ziren atzokoak, eta Rosa Lluchek argi dauka: «Gaurkoa izango zen gure aita gehien gogobeteko lukeen ekitaldietako bat». Gustura agertu zen: «Lehertu arte hitz egin behar da, elkar ulertzeko puntuak bilatzeko lana eginez. Gaur puntu horietako batzuk topatu ditugula uste dut».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.