Biktima aitortuak

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Angel Otaegi Etxeberria. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten Burgosen, bidezko epaiketa izateko eskubidea urratuz.

Jon Paredes Manot 'Txiki'. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten Bartzelonan, ez zuen bidezko epaiketarik izan.

Antonio Fernandez Elorriaga. Polizia Armatuak hil zuen tiro batez, etxeko balkoian manifestazio bat ikusten ari zela.

Francisco Javier Nuñez Fernandez. Talde polizial edo parapolizialek pozoitu egin zuten 1977an.

Antxone Telleria Mendia. Larriki zauritu zuen Guardia Zibilak Lekeitioko Santa Maria eliza hustu zutenean, 1977an.

Segundo Urteaga Perez de Unzueta. Guardia Zibilak tiroz hil zuen Urabainen (Araba).

Francisco Javier Batarrita Elexpuru. Guardia Zibilak autoa tirokatu zion Boluetan (Bilbo), 1961ean.

Alberto Soliño Mazachs. Kaleko jantzita zihoan Guardia Zibil batek tiroz hil zuen Eibarren (Gipuzkoa) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.